27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

34/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, José Ignacio García Alzugaray jauna Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu Zerbitzuko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra._José Ignacio García Alzugaray jauna, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioa, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Aurrekontu Zerbitzuko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko buru izendatzea, bitarte baterako. Erabakiak otsailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2005eko otsailaren 10ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0502251