27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

B U R L A T A

Udalaren Kirol Patronatuaren ordenantza fiskalaren aldaketa 2005erako. Hasierako onespena

Udalak, 2004ko abenduaren 1eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren Kirol Patronatuaren ordenantza fiskalaren aldaketa 2005erako, kirol zerbitzuen eskubideak eta tasak arautzen baititu ordenantza horrek.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2005eko urtarrilaren 21ean._Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0501875