II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREKO MANKOMUNITATEA
Etxez etxeko laguntza zerbitzua eta zaborra biltzeko zerbitzua arautzen duten ordenantza fiskalen aldaketa. Hasierako onespena
Malerrekako Zerbitzu Orokorreko Mankomunitateko Batzarrak, 2004ko abenduaren 29an egindako bileran, hasiera batez onetsi zuen Etxez etxeko laguntza zerbitzua eta zaborra biltzeko zerbitzua arautzen duten ordenantza fiskalen aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 325. artikuluan xedatutakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Doneztebe, 2005eko urtarrilaren 18an._Mankomunitateko burua, Mikel Petrirena Azpiazu.
Iragarkiaren kodea: L0501750