II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
AZAGRA
Udal Planeko aldaketa hasiera batean onetsirik
Azagrako Udalak, 2004ko abenduaren 21eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Filemón Losantos kaleko hirigintzako determinazio xehekatu batzuen aldaketa, udal arkitektoak Hirigintza Batzordearen proposamenari jarraikiz egindako erredakzioaren arabera.
Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluari dagokionez 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea Udaleko bulegoetan aztertu ahalko da eta egoki juzgatzen diren nahi beste alegazio aurkeztu, jendea hartzeko orduetan.
Azagran, 2005eko urtarrilaren 31n._Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.
Iragarkiaren kodea: L0501678