27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Ediktua.

Nafarroako Gobernuko aholkulari juridiko izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia, Funtzio Publikoak abuztuaren 31n eman 1969/2004 Ebazpenaren bidez onartua eta 2005eko 113. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, irailaren 20an, argitaratua. Iragarkia.

Miguel José Izu Belloso jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdi horren kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. oina; Iruña).

Iruñean, 2005eko otsailaren 22an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0502992