I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
141/2004 EBAZPENA, otsailaren 14koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Lan zuzendari nagusiak emana, Nafarroako "Iturgintza, berokuntza, klimatizazio, suteen prebentzio, gas eta antzekoen enpresa instalatzaileak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratu, gorde eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea erabakitzen duena (espediente zenbakia: 21/2005).
Ikusirik Nafarroako "Iturgintza, berokuntza, klimatizazio, suteen prebentzio, gas eta antzekoen enpresa instalatzaileak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren 2004ko soldaten berrikuspenari buruzko akordioaren testua (espediente zenbakia: 21/2005).
Gertakariak:
1. Departamentu honetan 2005eko otsailaren 9an sartu da soldatak berrikusteko akordioa, 2004. urteari dagokiona, negoziazio batzordeak hitzarmen hartan itundutakoa betez izenpetu eta onetsia (hasierako espedientearen zenbakia: 64/2004).
2. Espediente hau izapidatzean aplikatu beharreko legezko eta arauzko manuak bete dira.
Zuzenbideko oinarriak:
1. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honek bere esku du lan hitzarmen kolektiboak erregistratu, gorde eta argitaratzea, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluan ezarrita dagoen bezala, eta hori, Lan zerbitzuak Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera eskualdatzen dituen apirilaren 11ko 937/1986 Errege Dekretuarekin bat, bai eta irailaren 23ko 334/1996 Foru Dekretuarekin ere, Departamentu honi Estatutik transferitutako lan zerbitzuak esleitzen dizkionarekin, alegia.
2. Maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuaren bigarren artikuluak agintzen du Langileen Estatutuaren III. tituluan ezarritakoaren arabera egindako hitzarmenak hitzarmen kolektiboen erregistroan inskribatu behar direla.
3. Hitzarmen kolektiboak gordetzea, erregistratu ondoren, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentu honen eskumena da, zuzenbideko oinarrietako lehenbizikoan aipatutako manuen arabera.
Horrenbestez, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariak, uztailaren 14an eman eta 2003ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, uztailaren 18an, argitaraturiko 105/2003 Foru Aginduaren bidez, eman dizkidan ahalmenez baliaturik,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako "Iturgintza, berokuntza, klimatizazio, suteen prebentzio, gas eta antzekoen enpresa instalatzaileak" sektorearen (kodea: 3103505) soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboak Erregistratu eta Gordetzeko Bulegoan horretarako bereziki prestaturik dagoen liburuan, eta bertako administrazio unitatean testua eta dokumentazioa gordetzea. Hori guztia negoziazio batzordeari jakinaraziko zaio.
2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Ebazpen honen berri ematea interesatuei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2005eko otsailaren 14an._Lan zuzendari nagusia, José María Roig Aldasoro.
AKORDIOA, NAFARROAKO "ITURGINTZA, BEROKUNTZA, KLIMATIZAZIO, SUTEEN PREBENTZIO, GAS ETA ANTZEKOEN ENPRESA INSTALATZAILEAK" SEKTORERAKO LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAREN 2004KO SOLDATEN BERRIKUSPENARI BURUZKOA
Iruñean, 2005eko urtarrilaren 27an.
Bildurik:
Nafarroako "Iturgintza, berokuntza, klimatizazio, suteen prebentzio, gas eta antzekoen enpresa instalatzaileak" sektorerako lan hitzarmen kolektiboaren Negoziazio Batzordea, ondotik adierazten diren pertsonak eta ordezkaritzak dituena:
Nafarroako iturgintza, berokuntza, klimatizazio, suteen prebentzio, gas eta antzekoen enpresa instalatzaileen Elkartearen izenean: Vicente Iráizoz Urdániz, Miguel Cubillas Zurbano, Miguel Angel Marzo Vergara, Javier Sangüesa Pérez, Conrado García Napal, Ramón Zabalza Beraza, José Antonio Celaya Visus eta Rosana Cigudosa Medrano jaun-andreak.
Letradu aholkulari zereginetan Javier Adiego Reta jauna aritu da.
Sindikatuen izenean: Unión General de Trabajadores (UGT), Ignacio Rey Recalde jauna; Comisiones Obreras (CCOO), Juan Antonio Castillo Mendívil jauna.
Hauxe adierazi dute:
INEren ziurtagiriaren bidez, jakina da 2004ko Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) behin betikoz finkatu dela eta 100eko 3,2koa dela. Bidezkoa da, beraz, lehenbiziko klausula gehigarriaren 1) atalean ezarritakoa betez, soldaten berrikuspena egitea.
Hori horrela, gaia eztabaidatu ondoren, batzordeko kideek, aho batez,
Erabaki dute:
Lehenbizikoa._Lehenbiziko klausula gehigarriaren 1) atalean ezarritako kasua gertatu baita, bidezkoa da soldaten berrikuspena egitea, xedapen horretan adierazten den moduan.
Bigarrena._Hitzarmenak honela dio:
"2004. urterako soldaten igoeran, bederen, urte horretako Estatuko KPI erreala eta puntu bat gehiago bermatuko da. Horregatik, eta berme hori gauzatu nahian, ezarri egiten da 2004. urteko Estatuko KPI erreala zein den jakin bezain laster, hasierako igoera, 100eko 3koa (aurreikusitako KPI gehi puntu bat), bermea berdintzeko eskasa dela ikusten baldin bada, behar den eragiketa matematikoa eginen dela eta soldatak iganen direla 2004. urteko Estatuko KPI erreala eta puntu bat gehiagoko bermera iristeraino".
Aplikatu behar den berrikuspenaren portzentajea ehuneko 1,2koa da.
Hirugarrena._Soldaten berrikuspena aplikatu ondotik, 2004. urteko soldaten behin betiko taula akta honen 1. eranskinean dago.
Laugarrena._Soldaten berrikuspenak 2004ko urtarrilaren 1etik sortuko ditu ondorioak, eta agertzen diren diferentziak ordainduko dira. Urte osoko diferentziak akta honen 2. eranskinean daude.
Bosgarrena._Hitzarmenaren 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, 2004ko abenduaren 31tik aitzina urteko lanordu errealen kopurua 1.734 izanen da.
Seigarrena._Erabaki hau Nafarroako Gobernuko Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentura igorriko da, erregistratu eta ondoren Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin.
Eta honela jasoa gera dadin, eta adostasunaren proba izateko, akta hau idatzi eta, testu buruan azaltzen diren egun eta tokian, agertu diren guztiek sinatu egiten dute._UGTren ordezkaria, sinadura irakurtezina. CCOOren ordezkaria, sinadura ulertezina. Nafarroako iturgintza, berokuntza, klimatizazio, suteen prebentzio, gas eta antzekoen enpresa instalatzaileen Elkartearen ordezkariak, sinadura ulertezinak:
2004. URTEKO SOLDATEN TAULA
1. mailako ofiziala 48,73 1462,03 1.462,03 20.712,09
2. mailako ofiziala 44,00 1.320,11 1.320,11 18.701,56
3.A mailako ofiziala 39,97 1.199,13 1.199,13 16.987,73
3.B mailako ofiziala 37,21 1.116,29 1.116,29 15.814,17
Espezialista 30,83 924,98 924,98 13.103,93
17 urteko langilea 23,90 717,10 717,10 10.158,98
16 urteko langilea 21,22 636,45 636,45 9.016,43
LANBIDE KATEGORIA HILABETEKO SOLDATA UZT. APART. SOLD. URTEA, DENETARA
Biltegizaina/Menpekoa 932,81 932,81 932,81 13.059,32
Arduraduna/Ataleko burua 1.549,47 1.549,47 1.549,47 21.692,65
PRESTAKUNTZAKO LANGILEAK
Prestakuntzaldiko 1. urteko langileak 540,88 540,88 540,88 7.572,34
Prestakuntzaldiko 2. urteko langileak 609,74 609,74 609,74 8.536,31
Prestakuntzaldiko 3. urteko langileak 731,67 731,67 731,67 10.243,40
Administrariak
Izangaia 626,97 626,97 626,97 8.777,60
Administrari laguntzailea 785,15 785,15 785,15 10.992,06
2. mailako ofiziala 916,89 916,89 916,89 12.836,42
1. mailako ofiziala 1.204,79 1.204,79 1.204,79 16.867,08
TEKNIKARIAK
Goi mailako tituluduna 1.656,97 1.656,97 1.656,97 23.197,55
Erdi mailako tituluduna 1.585,29 1585,29 1.585,29 22.194,04
Hirurtekoen taulak
1. hirurtekoa 118,57
2. hirurtekoa 236,94
3. hirurtekoa 414,55
4. hirurtekoa 532,85
5. hirurtekoa 592,05
6. hirurtekoa 770,03
7. hirurtekoa 828,84
Hortik gorako hirurteko bakoitzeko 61,79 euro gehiago ordainduko dira.
2004. URTEKO SOLDATEN DIFERENTZIEN TAULA
1. mailako ofiziala 239,84
2. mailako ofiziala 214,06
3.A mailako ofiziala 195,98
3.B mailako ofiziala 182,67
Espezialista 149,93
17 urteko langilea 116,23
16 urteko langilea 104,18
Biltegiko arduraduna/Menpekoa 150,34
Arduraduna/Ataleko burua 249,83
PRESTAKUNTZAKO LANGILEAK
Prestakuntzaldiko lehenengo urteko langileak 87,24
2. urteko prestakuntzako kontratua 98,37
Prestakuntzaldiko 3. urteko langileak 118,04
ADMINISTRARIAK
Izangaia 101,10
Laguntzailea 126,52.
2. mailako ofiziala 147,80
1. mailako ofiziala 194,20
TEKNIKARIAK
Goi mailako tituluduna 267,09
Erdi mailako tituluduna 255,62
H i r u r t e k o a k
1. hirurtekoa 1,37
2. hirurtekoa 2,73
3. hirurtekoa 4,77
4. hirurtekoa 6,14
5. hirurtekoa 6,81
6. hirurtekoa 8,87
7. hirurtekoa 9,55
0,7 euro gehituko zaie gainerako hirurteko bakoitzeko.
Iragarkiaren kodea: F0502716