I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
33/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 10ekoa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Yolanda Alvarez Murugarren andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra._Yolanda Alvarez Murugarren andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia eta Aurrekontu Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Kobrantza eta Ordainketa Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 005eko otsailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.
Iruñean, 2005eko otsailaren 10ean._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0502236