27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

58/2005 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako bigarren ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetan 2005ean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia onesten duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat eman du Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetan, 2005ean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdia argitara emateko.

Hezkuntzaren garapenak hezkuntza jardueraren alderdi hori kontuan hartu behar du curriculum proiektuko irakaskuntzako jarduketen osagarria baita.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak uztailaren 16ko 356/2003 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatean Haur Hezkuntzako 2. zikloa, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxe pribatuetan 2005. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdi hau onestea.

2. Zenbatekoa, guztira 50.000 eurokoa, "Eskolaz kanpoko jarduerak antolatzea ikastetxe pribatuetan" izeneko 410004-41150-4811-322D00 kontusailaren kargura ordaintzea.

3. Deialdia eta haren eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Hezkuntzaren Plangintzarako Zerbitzura, Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Hezkuntza Berriztapenerako Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Aurrekontu eta Kontabilitate Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 3an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

2005EAN NAFARROAKO IKASTETXE PRIBATUETAN ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK ETA JARDUERA OSAGARRIAK ANTOLATZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA

Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuetan 2005. urtean eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak antolatzeko laguntzen deia egiten da.

Hezkuntza prozesu integralean garrantzi berezia ematen zaie ikastetxeetan egin eta bultzatzen diren eskolaz kanpoko jarduerei eta jarduera osagarriei, curriculum proiektu berean, eskolako irakaskuntza arloko jarduerak osatzen baitituzte.

Prozesu honetan laguntza emateko eta bultzagarri gisa, Hezkuntza Departamentuak Foru Komunitateko ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak 2005. urtean egiteko laguntzen deialdia jendaurrera atera du, honako oinarri hauekin.

O I N A R R I A K

1. Hauek hartzen ahal dute parte deialdian:

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak legeztatutako Haur Hezkuntzako Bigarren Ziklo, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuek, fondo publikoen laguntza dutenek.

Nafarroako Foru Komunitateko Toki Administrazioen menpe dauden Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak ere deialdi honi lotzen ahalko zaizkio.

Deialdi honetan parte hartzeko, nahitaezkoa da 2004an hartutako laguntzak egiaztatzea, behar den moduan eta horretarako ezartzen den epean.

2. Deialdi honetan parte hartzeko eskaera egiten duten ikastetxeek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

A) Eskabidea, behar bezala betea, 1. eranskineko ereduaren arabera. Horretan eskola kontseiluburuak egiaztatu beharko du jarduerak Eskola Kontseiluak onetsiak eta urteko programazio orokorraren barnean direla.

B) Laguntzen xede diren jarduera guztien deskripzioa, 2. eranskineko ereduaren arabera.

C) Deialdi honetara aurkezten diren jarduera guztien zerrenda-laburpena, 3. eranskineko ereduaren arabera.

3. Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean edo bestela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitako bestelako bideren bat erabiliz aurkezten ahalko dira.

4. Eskabideak aurkezteko epea 2005eko martxoaren 11n bukatuko da.

Epez kanpo aurkezten diren eskabideak eta eranskinak behar bezala beteak ez dituztenak, edo datu oker nahiz ez-osoekin igortzen direnak, baztertu eginen dira.

5. Hezkuntza Departamentuak gehienez ere hiru hilabeteko epean emanen du ebazpena deialdi honi buruz, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori espresuki ebazpenik eman gabe bukatzen bada, ulertuko da eskabidea ezetsi dela, ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 13. artikuluan xedatu bezala.

6. Hezkuntza Departamentuak emanen du deialdiaren ebazpena, aurkezten diren eskabideak baloratu eta haiei buruzko txostena egiteko eratzen den Batzordearen proposamena kontuan harturik. Batzordeak deialdiaren 7. oinarrian aipatzen diren banaketa-irizpideak egoki betetzen diren ala ez zainduko du.

Batzorde hori ondoko hauek osatuko dute:

Batzordeburua: Hezkuntza Berriztapenaren atalburua.

Batzordekideak: Ikasketetarako Laguntzen atalburua.

Guraso eta Ikasleentzako Argibide eta Aholku bulegoburua.

Hezkuntza Departamentuko teknikari bat.

Ikastetxeen ordezkari bat, eskaera egin duten ikastetxeetako zuzendarien artean zozketa bidez aukeratu beharrekoa.

7. Eskabidea egin duen ikastetxe bakoitzari laguntzak banatzerakoan Batzordea irizpide hauen arabera jokatuko da: onartutako eskabideen kopurua, ikastetxeko ikasle kopurua, ikasleen ezaugarri geografikoak eta sozio-ekonomikoak eta aurkeztutako proiektuen kopurua, kalitatea eta interesgarritasuna.

Horretarako, ondoko banaketa-irizpideei jarraikiko zaie:

A) Esleituriko zenbateko osoaren % 17 onartu diren eskabideen artean banatuko da; eskabide guztiei zenbateko bera emanen zaie.

B) Zenbateko osoaren % 42 proportzionalki banatuko da, ikastetxeko ikasleen kopuruaren arabera.

C) Zenbateko osaren % 3,5 proportzionalki banatuko da, ikastetxe bakoitzean dauden familia behartsuen kopuruaren arabera. Horretarako, kontuan hartuko dira departamentu honetan dauden datuak.

D) Zenbateko osoaren % 3,5, ikastetxeen arteko desberdintasun geografikoak konpentsatzeko.

E) Gelditzen den % 34, aurkeztutako eta onartutako jardueren arabera banatuko da, deialdi honetako 8. eta 9. oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

8. Aurkeztutako jarduerak baloratzeko orduan eskola komunitateak antolatu eta ikasleek protagonizatzen dituzten jarduera guztiak hartuko dira kontuan (txango didaktikoak, antzerkia, zinea, abesbatzak, musika entzunaldiak, eskola aldizkariak, kirolak, arlo didaktikoekin zerikusia duten bestelako jarduerak, e.a.), eskola orduetan nahiz eskola ordutik kanpo eginak, baldin eta hurrengo atalean bazter uzten ez badira.

9. Deialdi honetan ez dute lekurik izanen ondoko hauek:

A) Ikastetxeko urteko programazio orokorraren barrenean sartuta ez dauden eta/edo Eskola Kontseiluak onartzen ez dituen jarduerak.

B) Departamentu honek nahiz beste entitate publiko batek antolaturiko deialdiaren bidez subentzionaturiko jarduerak.

C) Ohiko ikastorduak gehitzea ekartzen duten jarduerak.

D) "Ikasketa bidaiak" eta egun bat baino gehiago dirauten ekintza edo bidaiak.

E) Material inbentariagarria erosteko gastuak.

F) Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak, atzerriko hizkuntzei lotuak badira, departamentu honek horretarako deialdi berariazkoa egiten duelako.

10. Hezkuntza Departamentuak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko du deialdi honen ebazpena eta bertan adieraziko du zer ikastetxe diren laguntza hauen onuradunak, zenbana ordainduko zaien eta zer ikastetxe baztertu diren, halakorik bada, eta zergatik.

11. Ikastetxe bakoitzari eman zaion dirua epe bakar batean ordainduko da, esleitzen duen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

12. Deialdi honetako laguntzak hartzen dituzten ikastetxeek, 2005eko abenduaren 31 baino lehen, agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak, esleitu zaien dirua aplikatu dela frogatzen dutenak eta laguntzaren xede izan diren jarduerak adierazten dituztenak.

13. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egin ahal izateko.

14. Arau hauek hautsiz gero, emandako laguntza bertan behera geldituko da, harturiko diru kopuruak itzuli beharko dira eta hurrengo deialdian parte hartzeko eskubidea galduko da.

15. Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka, interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.

1. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntza eskabidea. Ikastetxe pribatuak. 2005. urtea.

Ikastetxea

Helbidea: ..............

Herria:

Telefonoa: ........................................ P.K.:

I.F.K.:

Ikasturte honetako ikasle taldeen kopurua:

Ikasturte honetako ikasleen kopurua:

Ematen diren hezkuntza mailak:

Goian aipatu datuak dituen ikastetxe honek 2005ean ikastetxe pribatuetan eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak ematen dituen laguntzen deialdian parte hartzea eskatzen du.

Ikastetxeko Eskola Kontseiluak, eta bere izenean kontseiluburu denak, egiaztatzen du jarduera hauek kontseilukideen gehiengoaren onespena jaso dutela eta ikastetxearen urteko programazio orokorraren barrenean sarturik daudela.

....................(e)n, 2005eko .............aren .........(e)an.

Eskola Kontseiluko burua,

(Sinadura eta zigilua)

IKASTETXEEN ETA IKASKETETARAKO LAGUNTZEN ZERBITZUKO ZUZENDARIA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

2. ERANSKINA

Jarduera edo bidaien azalpen-jarduera

Jarduera/bidaia:

Zein mailatarako den:

Ikasle kopurua:

Lortu nahi diren helburuak:

Noiz egin:

Joan-etorrian zenbat kilometro:

Arduradunaren izena:

Gastuen aurrekontua (kontzeptuak zehaztu):

1._ Zenbatekoa:

2._ Zenbatekoa:

3._ Zenbatekoa:

Guztira:

Oharrak:

(Oharra: bete ezazue bat jarduera edo bidaia bakoitzeko)

3. ERANSKINA

Eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak egiteko laguntzen deialdian aurkeztutako jarduera eta bidaien zerrenda laburtua. Ikastetxe pribatuak. 2004. urtea.

1._ Zenbatekoa:

2._ Zenbatekoa:

3._ Zenbatekoa:

4._ Zenbatekoa:

5._ Zenbatekoa:

6._ Zenbatekoa:

7._ Zenbatekoa:

8._ Zenbatekoa:

9._ Zenbatekoa:

10._ Zenbatekoa:

11._ Zenbatekoa:

12._ Zenbatekoa:

13._ Zenbatekoa:

14._ Zenbatekoa:

15._ Zenbatekoa:

Zenbatekoa guztira:

..................(e)n, 2005eko ........aren ......(e)an.

Eskola Kontseiluko burua,

(Sinadura eta zigilua)

Iragarkiaren kodea: F0502531