27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

9/2005 FORU AGINDUA, otsailaren 3koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, 2005erako Oinarrizko Errentaren eta modulu estandarizatuen zenbatekoak onesten dituena.

Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuak Unitate Jasotzailearen Oinarrizko Errentaren zenbatekoa ezarri zuen 3. artikuluan, eta artikulu horren hirugarren idatz-zatian xedatu jaso beharreko gutxieneko zenbatekoa urtero arautuko dela. Zenbateko hori ez da izanen Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren % 7tik beherakoa.

Apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuaren 4.2.1.d) artikuluaren arabera, bestetik, lan jarduera irregularretako errendimenduen kalkulurako modulu estandarizatuak ezarriko dira. Modulu horiek abuztuaren 17ko 58/1999 Foru Aginduaren bidez onetsi ziren (II. eranskinean).

Otsailaren 24ko 8/2003 Foru Legeak, 5. artikuluan, xedatu zuen Eskubide Sozialen Gutunari buruzko apirilaren 6ko 9/1999 Foru Legeko 4. artikulua aldatu eta apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretuan aipatzen diren ehunekoak % 5 gehitzea.

Aipatutako arauetan Lanbidearteko Gutxieneko Soldatari buruz agertzen diren aipamenei dagokienez, esan behar da 3/2004 Errege Lege Dekretua onetsi zela ekainaren 2004an, lanbidearteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzeko. Legezko arau horrek lan arlokoak ez diren ondorioak kentzen dizkio lanbidearteko gutxieneko soldatari, eta ezartzen du IPREM Ondorio Askotarako Errentaren Adierazgarri Publikoa, eta horri egindakotzat hartuko dira kasu horietan lanbidearteko gutxieneko soldatari egindako arau-aipamenak. Bereziki, aipatutako Errege Lege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrari jarraikiz, aurreko lerroaldeetan aipatutako foru arauetan lanbidearteko gutxieneko soldatari egindako aipamenak IPREMaren zenbatekoei egiten zaizkiela ulertu behar da.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitatearen Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeak emandako eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Unitate Jasotzaile bakoitzak 2005. urtean jaso beharreko Oinarrizko Errentaren zenbatekoak onestea. Hona hemen zenbatekoen taula:

IPREM hilean: 469,80 euro.

Pertsona bat, IPREMaren 100eko 80ra bitarte hilean, 375,84.

2 pertsona, IPREMaren 100eko 95era bitarte hilean, 446,31.

3 pertsona, IPREMaren 100eko 105era bitarte hilean, 493,29.

4 pertsona, IPREMaren 100eko 115era bitarte hilean, 540,27.

5 pertsona, IPREMaren 100eko 125era bitarte hilean, 587,25.

6 pertsona edo gehiago, IPREMaren 100eko 130era bitarte hilean, 610,74.

Unitate jasotzaile bakoitzak jaso beharreko gehieneko zenbatekoa: IPREMaren 100eko 130, 610,74 euro.

Unitate jasotzaile bakoitzak jaso beharreko gutxieneko zenbatekoa: IPREMaren 100eko 7, 32,89 euro.

2. Jarduera irregularretako errendimenduak kalkulatzeko modulu estandarizatuen zenbatekoak onestea, ondoko taularen arabera:

J A R D U E R A INTENTSITATEA EUROAK

Txatarra eta kartoia biltzea Hilabetea 101,68tik 135,57ra

Algak edo marraskiloak biltzea Hilabetea 33,89tik 67,78ra

Nekazaritza-lanak (sasoiko langileak) Eguna 33,89

Etxeko lanetarako langilea Ordua 5,42

Bestelako jarduerak Hilabetea 101,68tik 135,57ra

Zenbateko horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako KPIak izaten duen gehikuntza portzentajearen arabera.

3. Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta 2005eko urtarrilaren 1az geroztik izanen ditu ondorioak.

Iruñean, 2005eko otsailaren 3an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: F0501958