I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
318/2005 EBAZPENA, otsailaren 17koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleko sukaldeak hobetzeko obrak kontratatzeko gastua baimendu eta dagokion kontratazio espedientea onesten duena.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du Nafarroako Ospitaleko sukaldeak hobetzeko obrak kontratatzeko.
_Kontratuaren xedea: Nafarroako Ospitaleko sukaldeak hobetzeko obrak kontratatzea.
_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.
_Hasierako prezioa: 157.979,62 euro, BEZa barne.
_Enpresaren sailkapena: C taldea, 4. azpitaldea, E) kategoria.
_Enpresaren sailkapena: J taldea, 2. azpitaldea, D kategoria.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian zehazten direnak.
_Proposamenen aurkezpena: martxoaren 31 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.
_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: apirilaren 29ko 12:15ean, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39). Iruña.
_Baldintzen agiria eta obren proiektua lizitatzaileen eskura daude, aztergai, Copia enpresan, Pio XII.aren etorbidean (Iruña). Telefonoa: 948-272728. Faxa: 948-171487.
Iruñean, 2005eko otsailaren 17an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0502797