I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
252/2005 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2005erako Nafarroako Ospitalerako pintura mantentzeko gastua baimendu eta kontratazio espedienteari hasiera ematen diona.
Nafarroako Ospitaleak lizitaziorako dei egin du 2005erako Nafarroako Ospitalerako pintura mantentzeko kontrataziorako.
_Kontratuaren xedea: 2005erako Nafarroako Ospitalerako pintura mantentzeko kontratazioa.
_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura irekia, izapidaketa arrunta.
_Hasierako prezioa: 63.000 euro, BEZa barne.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian zehazten direnak.
_Proposamenen aurkezpena: martxoaren 31 arte, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistro Orokorrean, Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an.
_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: apirilaren 29ko 12:00etan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bilkura aretoan (Irunlarrea kalea, 39). Iruña.
_Klausula administratibo eta partikularren eta agindu teknikoen agiria lizitatzaileen eskura dago, aztergai, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko bulego nagusietan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña). (Telefonoa: 848-422300, Nafarroako Ospitalekoa).
Iruñean, 2005eko otsailaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.
Iragarkiaren kodea: F0502796