I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.2. Kontratazio administratiboa
16/2005 EBAZPENA, otsailaren 11koa, Kultur Ondarearen zuzendari nagusiak emana, Iratxeko monasterioa deritzon interes kulturaleko ondasunaren ingurunea, Aiegin dagoena, berrantolatzeko proiektuaren kontratazioa onesten duena.
Kultur Ondarearen zuzendari nagusiak lizitaziorako dei egin du Iratxeko monasterioa deritzon interes kulturaleko ondasunaren ingurunea, Aiegin dagoena, berrantolatzeko proiektua prestatzeko, lehiaketaren eta presako prozedura murriztuaren bidez, baldintza hauei jarraituz:
_Kontratuaren xedea: Iratxeko monasterioa deritzon interes kulturaleko ondasunaren ingurunea, Aiegin dagoena, berrantolatzeko proiektua kontratatzea.
_Esleitzeko modua: lehiaketa, prozedura murriztua.
_Hasierako prezioa: 83.404,04 euro.
_Egiteko gehieneko epea: 8 hilabete.
_Parte hartzeko eskabideen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamar egun naturaleko epean, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan, Navarrería kaleko 39an. Ekainaren 24an eman eta abuztuaren 7an, 95. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, argitaratu zen 132/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorreko bulegoetan ere bai. Edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatzen diren erregistro eta bulegoetan.
_Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo eta partikularren agirian aipatzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.
_Parte hartzeko eskabideak irekitzeko tokia eta eguna: parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko 9:00etan, Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusian.
_Proposamenen aurkezpena: lehiaketan parte hartzeko onartua izan ondoko 14 egun naturaletan.
_Proposamenak jendaurrean irekitzeko tokia eta eguna: parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hirugarren egun balioduneko 12,00:00etan, Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusian.
Klausula administratibo eta partikularren eta teknikoen agiriak Kultur Ondarearen Zuzendaritza Nagusiko Ondare Arkitektonikoaren Atalean, Santo Domingo kaleko 8an, Iruñeko 31001 posta kodean, eta mlarumbi@cfnavarra.es helbide elektronikoan egonen dira aztergai.
Iruñean, 2005eko otsailaren 15ean._Kultur Ondarearen zuzendari nagusia, Camino Paredes Giraldo.
Iragarkiaren kodea: F0502592