27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

205/2005 EBAZPENA, otsailaren 3koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Haren bitartez agintzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko Lurrraldearen Antolamenduko Batzordeak 2004ko ekainaren 18an hartutako erabakia, Mendaviako Udalaren Plan Orokorra behin betikoz onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak, 2004ko ekainaren 18ko erabakiaren bitartez, behin betiko onespena eman zion Mendaviako Udalaren Plan Orokorrari, baina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzekotan baldintza bat ezarri zuen, hots, erabaki hartan adierazitako zehaztapenak jasotzen dituen testu bategina aurkeztea.

Eskatutako testu bategina aurkeztu denez, eta kontuan hartuz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena, bidezko da behin betiko onespenari buruzko erabaki hori argitaratzea.

Horrenbestez, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak uztailaren 29ko 1028/1999 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mendaviako Udalaren Plan Orokorra behin betikoz onesteko, Lurraldearen Antolamenduko Hirigintzako Batzordeak 2004ko ekainaren 18an hartu zuen erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea. Erabakiaren testua ebazpen honen eranskinean ageri da, oso-osorik.

2. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko dira.

3. Ebazpen hau Mendaviako Udalari igortzea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 3an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

E R A N S K I N A

"ERABAKIA, 2004ko ekainaren 18koa, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak hartua, Mendaviako Udal Plana, bertako udalak sustatua, behin betikoz onesten duena.

Mendaviako Udalak, bi mila eta hiruko ekainaren lauan, Udal Planaren proiektua aurkeztu zuen, behin betikoz onetsia izateko.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Mendaviako Udal Plana behin betikoz onestea proposatu du.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legeko 289.e) artikuluarekin eta Nafarroako Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen antolakuntza eta funtzionamenduari buruzko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 14ko 224/1994 Foru Dekretuko 2. artikuluarekin bat,

ERABAKI DU:

1. Behin betikoz onestea Mendaviako Udal plana, bertako udalak sustatua. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ahal izateko, gehienez ere hiru hilabeteko epean testu bategin bat aurkeztu beharko da, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2004ko ekainaren 14an egindako txostenaren 4. atalean adierazitakoaren ondoriozko aldaketak jaso beharko dituena.

2. Aditzera ematea erabaki honen kontra zilegi dela gora jotzeko errekurtsoa jartzea Nafarroako Gobernuari zuzendua, erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluek agintzen dutenaren arabera; edo bestela Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan aurkatu daiteke zuzenean, erabakia jakinarazi, edo, kasua bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluak agintzen duenaren arabera.

3. Erabaki hau Mendaviako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2004ko ekainaren 21ean._Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaria, M.ª José Alvarez Los Arcos."

Iragarkiaren kodea: F0502002