I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak
DEIALDIAK, hauta-proben bidez, Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari postuan trebatzeko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat osatzekoak eta Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egitekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 31ko 210/2005 Ebazpenaren bidez, deialdiak onetsi ditu, Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari postuan trebatzeko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat osatzekoak eta Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba egitekoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan izan ezik, sortzen diren beharren arabera kontratatzeko.
Horrenbestez, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuan eta abenduaren 30eko 199/2004 Foru Aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak xedaturikoarekin bat, deialdi hauek iragartzen dira:
D E I A L D I A K
I._DEIALDIA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO ARLO EKONOMIKOKO TEKNIKARI LANPOSTUAN TREBATZEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT EGITEKO
Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:
Lehenbizikoa._Deialdia egiten da Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari postuan trebatzeko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat hauta-proben bidez osatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua alde batera utzita, sortzen diren beharren arabera aldi baterako kontratatzeko.
Izangaien zerrenda honek azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuko lehen xedapen iragankorrean aipatzen diren langileak ordezteko balioko du. Foru dekretu horren bidez apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretua aldatu zen.
Bigarrena._Parte-hartzaileen betebeharrak.
2.1. Parte-hartzaileek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek beteko dituzte:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko izatea, B, C, D edo E maila edo taldekoa.
b) Lanpostuan egiazki hiru urte eginak izatea, gutxienez ere.
c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.
d) Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, Ekonomiako lizentziatura, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatura edo titulu baliokidea izatea edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina. Titulu hori ezin izanen da izan langile finkoari jardunean aritzeko balio diona.
2.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.
2.3. Hezkuntza Departamentuko irakasleek, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikiriko langileak eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren aplikazio eremutik bazterturiko langileek ezin izanen dute parte hartu deialdi honetan.
Hirugarrena._Hauta-proben bilakaera eta balorazioa.
3.1. Hautapena ondoko proba praktiko honen bidez eginen da:
Deialdi hau onesten duen Ebazpenaren III. eranskineko gaiei buruz epaimahaiak planteatutako kasu praktikoak idatziz ebaztea.
Proba hau egiteko izangaiek kalkulagailua eramaten ahal dute.
Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.
3.2. Hautaketa proban 20 puntu eskuratu ahalko dira, gehienez ere. Bazterturik geldituko dira lor daitekeen gehieneko puntuazioaren erdia _10 puntu_ lortzen ez duten izangaiak.
3.3. Probarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute. Azaltzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.
3.4. Hauta-probak egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.
Laugarrena._Prestakuntzarako izangaiendako deia.
Izangaiei Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abenduaren 30ean eman 199/2004 Foru Aginduan ezarririkoarekin eta aplikatzekoak diren beste arauekin bat dei eginen zaie eta halaxe adieraziko da prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela. Foru agindu horren bidez prestakuntzarako lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak osatu eta kudeatzeko prozedura ezarri zen. 2004ko abenduaren 31n argitaratu zen, 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
II._DEIALDIA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO ARLO EKONOMIKOKO TEKNIKARI GISA PRESTATZEKO LAU URTEKO BIGARREN ALDIAN SARTZEKO
Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:
Lehena._Parte-hartzaileak.
Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proban parte hartzen ahalko dute lanpostu honi dagokion prestakuntza egiteko zerbitzu berezietan dauden izangaien zerrenda indardunean ageri diren langileek, betebehar hauek betetzen badituzte:
_Azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartzean, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean prestakuntzarako zerbitzu berezietan daudela aitorturik edukitzea.
_Apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuaren babesean, prestakunzarako zerbitzu berezietan gutxienez ere lau urtez aritu izana. Ulertuko da baldintzak betetzen direla eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako.
Bigarrena._Bigarren prestakuntzaldian sartzeko probak.
2.1. Hautapena ondoko proba praktiko honen bidez eginen da:
Deialdi hau onesten duen Ebazpenaren III. eranskineko gaiei buruz epaimahaiak planteatutako kasu praktikoak idatziz ebaztea.
Proba hau egiteko izangaiek kalkulagailua eramaten ahal dute.
Proba egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.
2.2. Proban "gai" eta "ez gai" kalifikazioak emanen dira. "Gai" kalifikazioa lortzen duten izangaiek izanen dute aukera lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren epea egiteko.
Ondorio horietarako, proba 0tik 20ra puntuatuko da. "Gai" kalifikazioa izateko, izangaiek probari dagokion gehieneko puntuazioaren erdia lortu behar dute, hau da, 10 puntu.
Deialdi honetan "gai" kalifikazioa lortzen ez duten izangaiak berriro aurkezten ahalko dira Administrazioak geroan antolatzen duen prestakuntzarako bigarren aldian sartzeko probetan.
2.3. Proba egiteko deialdia dei bakarraz eginen da Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari lanpostuetarako prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda bat osatzeko deialdian aipatzen diren izangaiekin batera, deialdi hori ebazpen honetantxe onetsi baita.
Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala eraman beharko dute probara.
2.4. Hauta-proba egiteko, denbora eta baliabide aldetik egokitzapenak eginen dira eskabidean horren eskaera egiten duten minusbaliatuendako.
Hirugarrena._Dei egiteko hurrenkera.
Deialdi honetan Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikariak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba gainditzen duten izangaiei dei egiten ahalko zaie. Adieraziko da beren lanpostuan zerbitzu berezietan daudela, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan eta aplikatzekoak diren bestelako arauetan xedaturikoarekin bat.
III._BI DEIALDIETARAKO ARAUAK
Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.
Aipatutako ebazpenaren bidez onetsiriko bi deialdietarako eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Bigarrena._Eskabideak.
2.1. Deialdietan parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2an, atalondoan) aurkeztu beharko dira, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den baliabideren bat erabiliz.
Prestakuntzarako izangai berrien eskabideek bat etorri beharko dute I. eranskineko ereduarekin eta lau urteko bigarren prestakuntzaldian sartzeko proban parte hartzen dutenen eskabideek, II. eranskineko ereduarekin. Bi eredu horiek Nafarroako Gobernuko Argibide Bulegoan daude eskuragarri, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan. Interneten bidez ere lortzen ahal dira, www.navarra.es helbidean, bai argitaratzen deneko Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.
Parte hartzeko eskabideetan izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera, izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia ere aurkeztu beharko dute.
Halaber, Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari gisa prestatzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian parte hartzen dutenek betebeharra den tituluaren fotokopia konpultsatua ere aurkeztuko dute eskabidearekin batera.
Aski justifikaturik dauden ezinbertzeko kasuak salbuetsiz, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira kontratatuak izan, eta ordurako egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, euren eskabidearen faltsukeria dela eta, legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
2.2. Minusbaliotasuna duten lehiatzaileek minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatzen ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko dute zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten.
Hirugarrena._Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea bukaturik, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak ikusgai paratuko ditu Nafarroako Gobernuko iragarki oholean, Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan.
Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
Laugarrena._Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta haien gainean ebatzi ondoren, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi eta Nafarroako Gobernuko iragarki oholean (Iruñeko Karlos III.aren etorbideko 2ko atalondoan) argitaratuko ditu, deialdi hauetan aurreikusi diren hauta-probak egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.
Onartuen zerrendetan agertzea ez da aski deialdi hauetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Dei egiten zaienean izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa edo Administrazioak bere eskuetan daukana aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdietan parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.
Bosgarrena._Epaimahaia.
5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
Mahaiburua: Fernando Sala Ibarrola jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Kontabilitate Ataleko burua.
Ordezko mahaiburua: Yolanda Marco Gallo andrea, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Auditoretza Ataleko burua.
Mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.
Ordezko mahaikidea: langileen ordezkari bat, orotariko batzorde paritarioetan diharduten sindikatuek izendatu beharrekoa.
Mahaikide-idazkaria: Patricio Fernández Viguera jauna, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.
Mahaikide-idazkari ordezkoa: M.ª Rosario Subiza Espinal andrea, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Plangintza eta Ebaluazio Ataleko burua.
5.2. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aipatzen diren abstentzio arrazoietako bat gertatzen denean, epaimahaiko kideek ezin izanen dute epaimahaian parte hartu, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eman beharko diote horren berri.
Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute mahaikideak errefusatzea, arrazoi horietako bat izaten denean.
Mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarririko arrazoiak gertatzeagatik epaimahaia aldatuko balitz, halaxe jakinaraziko litzateke, lehiakide onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
5.3. Epaimahaia hauta-probak hasi baino lehen eratuko da.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe. Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.
5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdietako oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.
5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta epaimahaiari horietan bakarrik emanen diote laguntza.
Seigarrena._Proba gainditu dutenen zerrendak.
6.1. Proben kalifikazioa egindakoan, epaimahaiak Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta proba egin den tokian berean argitara emanen du, batetik, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko izangaien zerrenda erdietsitako puntuazioaren arabera ordenatua eta, bestetik, lau urteko prestakuntzaldiaren bigarren aldian sartzeko proba gainditu duten izangaien zerrenda.
Halaber, epaimahaiak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dizkio oinarri honetan aipatzen diren zerrenda horiek, onets ditzan, hauta-probetako espediente osoarekin batera.
6.2. Puntuetan berdinketarik gertatuz gero, kasuan kasuko deialdian eskabideak aurkezteko epea bukatzen deneko egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera ebatziko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez ebatziko da. Zozketa Langilearen Kudeaketako Zerbitzuan eginen da eta bertara deituko zaie ukitutako izangaiei.
Zazpigarrena._Errekurtsoak.
Deialdi hauen aurka, oinarri eta egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan eta lege hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.
Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
I. ERANSKINA
Eskabide eredua
Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari gisa trebatzeko izangai berriak
Izena: ................................., adinez nagusia, nortasun agiri nazionala: ............, jaioteguna: .............., sorlekua: .................... (..............), hiritartasuna: ............, orain bizi den udalerria: ................. (.............), karrika ........., posta kodea: ............., telefonoak: .....................
Zure aurrean agertu eta adierazten dut:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari postuan trebatzeko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat osatzeko hauta-proben bidez egiteko deialdian parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ......an).
Deialdian eskatzen den titulua badudala, jardunean egotekoa ez beste izanen dena.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen ditudala.
fEzintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
Horrenbestez,
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari postuan trebatzeko, zerbitzu berezien egoeran, izangaien zerrenda bat osatzeko hauta-proben bidez egiteko deialdian onar dezatela eskatzen du.
Iruñean, 2005eko .............aren ............(e)an.
(Sinadura)
Oharra._Eskabidearekin batera N.A.N.aren eta deialdian eskatzen den titulazioaren fotokopia bana ekarri.
II. ERANSKINA
Eskabide eredua
Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikari gisa prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko proba
Izena: ................................, adinez nagusia. Nortasun Agiri Nazionala: ..........., gaur egungo bizilekua: ................... (..........), karrika ..............., posta kodea: .................., telefonoak .........
Zure aurrean agertu eta adierazten dut:
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako langileen prestakuntza eta hobekuntza profesionala arautzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Errege Dekretuarekin bat, azaroaren 15eko 347/2004 Foru Dekretuak indarra hartu zuenean prestakuntzarako zerbitzu berezietan dagoela aitorturik neukala.
Egoera administratibo horretan lau urte bederen eman dudala.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean baldintza guztiak betetzen ditudala.
f Ezintasuna dudala eta, horrenbestez, azaltzen dudan egokitzapena eskatzen dudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (Beste orri batean, ezgaitasunaren arrazoiak eta eskatutako egokitzapenak azalduko dira).
Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko Administrazio Publikoko arlo ekonomikoko teknikariak prestatzeko lau urteko bigarren aldian sartzeko probak egiteko deialdian parte hartzeko onar dezatela eskatzen duela (deialdia ...... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, .........an).
Iruñean, 2005eko .............aren ............(e)an.
(Sinadura)
Oharra._Eskabidearekin batera NANaren fotokopia bat aurkeztu.
NAFARROAKO GOBERNUA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.
III. ERANSKINA
Gai zerrenda
_Enpresen kontabilitate-errealitatearen kostuen, ondarearen eta finantzaren azterketa.
_Kontabilitate Plan Orokorraren eragiketen kontabilizazioa.
_Administrazio Publikoen aurrekontuen kontabilitatea.
_Finantza eragiketa bakunak eta konposatuak.
_Errenta eta maileguak.
Iragarkiaren kodea: F0502367