27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ekainaren 7an emandako 1325/2004 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko hamar lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen.

Ebazpen hori argitaratzean (2004ko ekainaren 23an, 75. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) akats bat dagoela ikusirik, bidezko da zuzentzea.

5833. orrialdean, lehen zutabean, honela dioen tokian: "_Lanpostu bat Nafarroako Zerga Ogasunean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren menpeko erakundea baita, plantilla organikoan 6753 zenbakia duena.", honela behar du: "_Lanpostu bat Nafarroako Zerga Ogasunean, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren menpeko erakundea baita, plantilla organikoan 6824 zenbakia duena."

Iruñean, 2005eko otsailaren 11n._Langileria Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F0502611