27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VILLATUERTA

Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betiko onetsirik

Villatuertako Udalak, 2005eko otsailaren 2an egin bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Villatuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioetan aldaketa xehekatua egiteko espedientea; aldaketak 1. poligonoko 1054. lurzatiaren _O1 unitatean dagoen haren_ antolamenduan eragiten du, eta, horren ondorioz, familia bakarreko hiru etxebizitza bakartu eraiki ahalko dira Adolfo Izcue Roitegui jaunaren lurrean eta familia bakarreko etxebizitza bakartu bat Ramos Izcue Roitegui jaunaren lurrean, aurreko antolamenduan ezarririk zegoen gisan.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Villatuertan, 2005eko otsailaren 10ean._Alkate udalburua, Pedro Vergara Galdeano.

Iragarkiaren kodea: L0502538