27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Merkatarien elkarteei laguntzak emateko deialdi publikoaren oinarri erregulatzaileak, 2005. urtean merkataritza sustatzeko jarduerak gauzatze aldera

Iruñeko Udalaren Alkatetzak 2005eko otsailaren 14an emandako 10/CT ebazpenaren bidez deialdi publikoaren oinarri erregulatzaileak onetsi dira, merkatarien elkarteei laguntzak emateko, 2005. urtean merkataritza sustatzeko jarduerak gauzatze aldera.

Laguntza eskaerak ondoko tokietan aurkeztu behar dira: Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9), erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 2-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak aurreikusten dituen beste edozeinetan, betiere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdian adierazitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

Argibide gehiagorik nahi izanez gero, Argibide bulegora jo (Marceliano etxea _Merkatuko k. 7-9_), edo, bestela, Merkataritza eta Turismoko Alorrera (Udaletxeko 4. solairua).

Hori guztia aditzera ematen da, jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 17an._Jarduneko alkatea, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: L0502767