27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batez onetsita

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak, 2005eko otsailaren 10ean eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi du Gorraizko Plan Partzialeko 14. unitatearen xehetasun azterlanean 25.A lurzatitik 28.B-rainokoen gainean egin aldaketa, Juan Antonio García Martínez jaunak sustatua Señorío de Peralta, S.A.ren izenean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Interesa duen orok espedientea azter dezake eta haren aurka alegazioak egin, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, 2005eko otsailaren 16an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0502644