II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
B E R R I O B E I T I
Berriobeitiko xehetasun azterlana behin betiko onetsirik
Berriobeitiko Udalak, 2005eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkura berezian, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez eskatutako quorumarekin:
1. Behin betiko onestea Berriobeitiko Hirilurreko Ondasunen Katastroko 13. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun azterlana, Juan María Albizu Andueza jaunak eta beste batzuek sustatua eta Raúl Belloso Luqui jaun arkitektoak erredaktatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
2. Xehetasun azterlanaren behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
3. Behin betiko onespenaren erabakiaren berri Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari emanen zaio, hamabost eguneko epean.
Berriobeitin, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0502343