27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

216/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 13koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadun izateko lanpostu huts bat, A mailakoa (Aurrea hartzeko Diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi eta eman gabe uzten duena, ez baita izangai bat ere onartu.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 13koko 2330/2004 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadun izateko lanpostu huts bat, A mailakoa (Aurrea hartzeko Diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdia 2004ko urriaren 29ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 130. zenbakian.

Halaber, 2004ko 140. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, azaroaren 22an, behar zen akats zuzenketa egin zen deialdian eta beste epe bat ireki zen eskabideak aurkezteko.

Epe hori bukaturik, abenduaren 13an eman eta 2005eko 1. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 3an, argitaraturiko 2775/2004 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Erreklamazioen epea bukaturik, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea eta deialdia bete gabe gelditu dela deklaratzea, ez baita izangai bat ere onartu.

Horrenbestez, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak abuztuaren 5eko 55/2003 Foru Aginduaren bidez emandako eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Psikologiako lizentziadun izateko lanpostu huts bat, A mailakoa (Aurrea hartzeko Diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua), lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Psikologiako lizentziadun izateko lanpostu huts bat, A mailakoa (Aurrea hartzeko Diziplinak: Ergonomia eta Psikosoziologia Aplikatua) betetzeko deialdia eman gabe uztea, ez baita izangai bat ere onartu.

3. Ebazpen honen berri mahaikideei ematea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

E R A N S K I N A

Onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Onartuak: inor ez.

Baztertuak:

Deialdiaren 3.b) atalean adierazitako eskakizuna betetzen duela ez frogatzeagatik:

AGINAGA GOIKOETXEA, IÑAKI

Iragarkiaren kodea: F0502370