II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
T U T E R A
I R A G A R K I A
Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2005eko urtarrilaren 31ko ebazpenaren bidez, 2004ko irailean Nafarroako Foru Komunitatean gertatutako uholdeak direla-eta kaltetuendako laguntza neurriak ezartzen dituen urriaren 20ko 9/2004 Foru Legea hein batean garatzen duen urtarrilaren 10eko 2/2005 Foru Dekretuak xedatua betetzeko, hilabeteko epea eman du, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, kaltetutako subjektu pasiboek eska dezaten lurraldearen gaineko 2004. urteko kontribuzioa ordaintzetik salbuesteko eta, ordainketarik egin badute, ordaindutako zenbatekoak itzultzeko.
Jarraitu beharreko prozedura: (uztailaren 15eko 220/2003 Foru Dekretuak xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu urtarrilaren 10eko 2/2005 Foru Dekretuak).
_Eskabidea aurkeztea, alkate udalburuari zuzendua.
_Aurkeztu beharreko agiriak:
_Izandako kalteen deklarazioa, balorazio zenbatetsiarekin.
_Ordainketa egina bada: jatorrizko ordainagiriak eta ordainketa agiriak, edo idazkariak eginbidetuak.
_Aurkezteko tokia: Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuko bulegoa.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2005eko urtarrilaren 31n._Alkatea, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L0502323