27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Katastroko 5. poligonoko 1.686. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa (2. Zabalgunea), 0-3 urte bitarteko eskolaurreko ikastetxea eraikitzeko

Iruñeko Udalak, 2005eko otsailaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 05-OTS-03 (7/CU)

"Hirigintzako Udal Gerentziako zerbitzu teknikoen 2005eko urtarrilaren 14ko txostenari eta kudeatzailearen ondokoak 2005eko urtarrilaren 17an emandako adostasun txostenari jarraikiz, erabaki da:

1. Katastroko 5. poligonoko 1.686. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedientea abiaraztea; Larrabide Argaray poligonoa birzatitzeko proiektutik dator hori; helburua da "jabari publikoko ondasunak" izatetik "ondareko ondasunak" izatera igarotzea, Nafarroako Gobernuari laga eta hark 0-3 urte bitarteko eskolaurreko ikastetxea eraiki dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduan xedatuari jarraikiz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita."

Iruñean, 2005eko otsailaren 8an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0502300