27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

B E R R I O B E I T I

Aitzoaingo AIZ-14 unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onetsita

Berriobeitiko Udaleko alkate udalburuak, José María Irisarri Ollacarizqueta jaunak, 2005eko otsailaren 9an, ondotik hitzez hitz osorik jartzen den ebazpena eman zuen:

1._Hasiera batez onestea Aitzoaingo AIZ-14 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua, Konpentsazio Batzordeak sustatua, eta Cau Ingenieros enpresak prestatua; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatutakoaren arabera.

2._Onetsitako urbanizazio proiektua jendaurrean egonen da 20 egunean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 134.5 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Horretarako iragarkia argitaratuko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta probintzian gehien saltzen diren egunkarietakoren batean, eta banan-banan jakinaraziko zaie Aitzoaingo Kontzejuko buruari eta jabeei nahiz zuzenean ukituak gertatzen diren gainerako interesatuei berei, urbanizazio proiektuaren esparruan sartuta daudenei.

Partikular interesatuek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte jendaurreko epean.

Berriobeitin, 2005eko otsailaren 9an._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0502263