27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MELIDA

Urbanizazio proiektua hasiera batean onetsirik

Melidako Udalak, 2005eko otsailaren 2an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Melidako 1. faseko 9. exekuzio unitatea partzialki urbanizatzeko proiektua, Udalak berak sustatu duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, proiektua jendaurrean egonen da hogei egunean.

Melidan, 2005eko otsailaren 4an._Alkatea, Francisco Jaso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0502209