27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

Udal Planeko aldaketa puntuala (139. etxe-saila) hasiera batean onetsirik

Udalak, 2005eko otsailaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

Udal Planeko aldaketa puntuala (139. etxe-saila)

Ikusirik Cintruenigoko Udal Planeko aldaketa puntualaren (139. etxesaila) espedientea, Garbayo Ayensa Promociones, S.L.k sustatu duena.

Ikusirik Udalaren Hirigintza Zerbitzuak emaniko adostasun txostena, 139/2005 zenbakiduna, eta ikusirik, halaber, Obra eta Hirigintza Batzordeak urtarrilaren 27an emaniko txostena, Udalbatzak, erregelamenduzko gehiengoa bildurik, honako hau erabaki du:

1. Hasiera batez onestea Udal Planeko aldaketa puntualaren espedientea (139. etxe-saila).

2. Espedientea tramitatzea 35/2002 Legearen 70. artikuluak zehaztutakoari jarraikiz.

3. Jendaurrean egoteko epea irekitzea, hilabetekoa, Herriko Etxeko iragarki oholean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Komunitateko egunkarietan argitaratu ondotik.

Cintruenigon, 2005ko otsailaren 3an._Alkatea, Faustino León Chivite.

Iragarkiaren kodea: L0502152