27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

237/2005 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan errepideetako zaindari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, otsailaren 7ko 237/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko errepideetako zaindari izateko 2 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten du, eta honela esleitzen dira lanpostu hutsak:

Miguel Ciordia Mateo jaunari 2002. zenbakia duen lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Carmen Aguado Escribano andreari 2035. zenbakia duen lanpostu hutsa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari atxikia, Irurtzunen aritzeko.

Deialdia 2004ko 60. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 19an.

Iruñean, 2005eko otsailaren 7an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0502591