27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I T Z A G A O N D O A

Itzagaondoko ehiza-barrutia. Lurren lagapena

Heldu den urteko uztailaren 31an bukatuko denez Itzagaondoko ehiza barrutiko errentamendua, eta ehiza barruti berri bat eratu behar denez, zortzi urtez errentan jartzeko, 2005eko uztailaren 31tik hasita, eta jabe partikularrek lurra lagatzeko baldintzak aldatu ondoren, jabe guztiei jakinarazi egiten zaie ezen 15 egun naturaleko epea izanen dutela, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik, beren lurzatiak Itzagaondoko barrutitik kentzeko eskatzeko. Udal idazkaritzan egin beharko dute eskari hori.

Ondoko herrietako herrilurrek eta lur partikularrek osatuko dute ehiza barrutia: Ardatz, Beroitz, Gergetiain, Idoate, Indurain, Iriso, Mendinueta, Lizarraga, Erreta, Turrillas, Urbikain, eta Zuhatzu.

Indarrik gabe gelditzen dira lehenbiziko jendaurreko aldian aurkeztutako ukoak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ardatzen, 2005eko otsailaren 8an._Alkate udalburua, Pedro José Goñi Juampérez.

Iragarkiaren kodea: L0502149