II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
I T Z A
Udalaren eta Saratsako UE 12 B 1 unitateko 2, 3, 4 eta 6. lurzatietako jabeen artean 2003ko martxoaren 25ean sinatu zuten hirigintza hitzarmena aldaturik
Itzako Udalak, 2004ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen hirigintza hitzarmen bateko aldaketa, hain zuzen ere 2003/03/25ean Udalak eta hainbat lurzatitako jabeek sinatu zutena. Lurzati horiek Saratsako poligonoko UE 12 B 1 exekuzio unitatetik sortutakoak dira: 2. lurzatia (Licorena, S.L.), 3. lurzatia (Javier Astiz), 4. lurzatia (Tecymacan, S.L.) eta 6. lurzatia (Prefabricados Laiz, S.L.L.).
Itzako Udalak hitzarmena jendaurrean izanen du, 20 egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 25.4 artikuluan ezarritakoarekin bat.
Jendaurrean egon bitartean, interesatuek haren edukia aztertzen ahalko dute, udal idazkaritzan, baita bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu ere.
Eritzebeitin (Itzako Udalaren egoitza), 2005eko otsailaren 1ean._Alkate udalburua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0502146