II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CABANILLAS
Lurraldearen gaineko kontribuzioa ordaintzetik salbuesteko aitorpena, joan den iraileko uholdeak Cabanillasen ukitu zituenendako
Urtarrilaren 10eko 2/2005 Foru Dekretuak ezarritakoari jarraikiz, hilabeteko epea irekitzen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, iraileko uholdeak udal mugape honetan ukitutako pertsonek epe horretan Udalari eska diezaioten 2004ko lurraldearen gaineko kontribuzioa ordaintzetik salbuetsiak izatea.
Ukitutakoek euren eskabidea aurkeztu beharko diote Udalari, jasotako kalteak aipatuz eta haien gutxi gorabeherako kalkulua eginda, eta, halakorik egin bada, eginiko ordainketen ziurtagiriekin batera. Horretarako, jatorrizko ordainagiriak edo ordaingutunak aurkeztu beharko dituzte, edo idazkariak eginbidetutakoak.
Cabanillasen, 2005eko otsailaren 8an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0502139