II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
CORELLA
AR-1eko UE-4 unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak hasiera batean onetsirik
Corellako Udalak, 2005eko urtarrilaren 26an Tokiko Batzordeak egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Corellako Udal Planeko AR-1eko plan partzialeko 4. exekuzio unitateko Konpentsazio Batzordearen estatutuak, N. Urbana, S.L.k eta Corellako Udalak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.
Corellan, 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0502066