27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Arau Subsidiarioetako aldaketa

Ablitasko Udalak, 2005eko urtarrilaren 28an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ablitasko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, 2. poligonoko 2296 eta 2297. lurzatietan eragiten duena (Dulce nombre eta Donantes de sangre kaleak), Cesar Fernández Roderok eta Olga Aguado Sandúak sustaturik, María Isabel Rosa Zatorre arkitektoak prestaturiko proiektuarekin bat.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz.

Ablitasen, 2005eko otsailaren 3an._Alkatea, Luis M.ª Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0502064