II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LEGARDA
Hirigintza hitzarmena hasiera batez onetsirik (28 eta 41. lurzatiak)
Legardako Udalak, Alkatetzak aurtengo urtarrilaren 28an emandako ebazpenaren bitartez, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintzako hitzarmena, espedientea abiarazteko baizik ez, 28 eta 41. lurzatien gainekoa. Kudeaketarako hirigintza hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Legardan, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.
Iragarkiaren kodea: L0502036