27. ALDIZKARIA - 2005eko martxoaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

213/2005 EBAZPENA, urtarrilarean 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat eman da hein batean Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 86 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia, eta María Dolores Miranda Beguiristáin Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Kanpo Merkataritza Bulegoko buru izendatu da.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 31ko 213/2005 Ebazpenaren bidez, María Dolores Miranda Beguiristáin Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko Kanpo Merkataritza Bulegoko buru izendatu du, merezimendu lehiaketaren ondoren, sei urte naturalerako, karguaz jabetzen den egunetik hasita.

Deialdia 2003ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 23an.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0502582