21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundalari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2004ko martxoaren 24an, 36. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko zundalari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Vicente Zabalza Pascual jauna izendatzeko proposamena aurkeztu du, hori izan baita oposizioa gainditu eta puntuazio handiena atera duen izangaia.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0501815