21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

188/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 31koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi zaindariordea izateko 8 lanpostu huts _gehi ondoren erantsi zitzaizkion beste 6 lanpostu_ lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 31ko 188/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko mendi zaindariordea izateko 8 lanpostu huts _gehi ondoren erantsi zitzaizkion beste 6 lanpostu_ lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebatzi du eta lanpostu hutsak honako hauei esleitu dizkie:

José Javier Tapia Piudo jaunari plantillako 2410 lanpostu hutsa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikia, Tafallako mendizaintzari dagokiona. Destinoa Tafallan du eta erreferentziako herria ere huraxe da.

Javier Díez Huguet jaunari plantillako 2387 lanpostu hutsa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikia, Agoizko mendizaintzari dagokiona. Destinoa Agoitzen du eta erreferentziako herria ere huraxe da.

Rafael Tapia Casamayor jaunari plantillako 2338 lanpostu hutsa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari atxikia, Irunberriko mendizaintzari dagokiona. Destinoa Irunberrin du eta erreferentziako herria ere huraxe da.

Deialdia 2004ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 7an.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0501823