21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

133/2005 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale izateko 23 lanpostu huts _gehi ondoren erantsi zitzaizkion beste bi lanpostu_ lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia ebazten duena. Lanpostu horietatik 6 asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urtarrilaren 24an emandako 133/2005 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko begirale izateko 23 lanpostu huts _gehi ondoren erantsi zitzaizkion beste bi lanpostu_ lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia ebatzi du. Lanpostu horietatik 6 asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko izanen dira.

Rosa Ana Ruiz de las Heras de la Hera andreari, asteburuetako lanaldi partzialeko kontratua duen begiraleari, lanaldi osoko lanpostu bat, 3222 zenbakia duena, Barañaingo San José zentroari atxikia.

María Elena Lacosta Artigas andreari, asteburuetako lanaldi partzialeko kontratua duen begiraleari, lanaldi osoko lanpostu bat, 3209 zenbakia duena, Barañaingo San José zentroari atxikia.

María Luz Valencia Sáinz de Baranda andreari, asteburuetako lanaldi partzialeko kontratua duen begiraleari, lanaldi osoko lanpostu bat, 3210 zenbakia duena, Barañaingo San José zentroari atxikia.

Raquel Vergara Erice andreari, asteburuetako lanaldi partzialeko kontratua duen begiraleari, lanaldi osoko lanpostu bat, 35654 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuari atxikia, Lizarrako eskualdean aritzekoa.

María Artázcoz Echarte andreari, asteburuetako lanaldi partzialeko kontratua duen begiraleari, lanaldi osoko lanpostu bat, 35652 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuari atxikia, Tafallako eskualdean aritzekoa.

José Ignacio Osinaga Iribarren jaunari, asteburuetako lanaldi partzialeko kontratua duen begiraleari, lanaldi osoko lanpostu bat, 35766 zenbakia duena, Hezkuntza Departamentuari atxikia, Nafarroako eskualdean aritzekoa.

Deialdia 2004ko 67. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 4an.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hamargarren xedapen gehigarriaren 1. puntuan xedatutakoarekin bat, abenduaren 3ko 16/2004 Foru Legeak onartu duen testuaren arabera, asteburuetarako lanaldi partzialeko kontratua duten begiraleak lanaldi osoko lanpostu batean jarduten hasiz gero, lanpostuaren jabetza hartzen duten egunean bereganatuko dute Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izaera, baina ordura arte zuten aurreikuspen sozialeko araubideari eutsiko diote.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 24an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0501822