21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

20/2005 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 31koa, Ezkarozeko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 1eko 1086/2003 Errege Dekretuaren bidez hainbat udalerritan hauteskunde partzialak egiteko deia egin zen, besteak beste Ezkarozen. Herri horretan hautagai-zerrenda bakar bat ere aurkeztu ez denez, Hauteskundeetako Araubide Orokorrari buruzko Legearen 181.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Lege Organiko horren 182. artikuluko hirugarren lerroaldean ezarritakoari dagokionez, beharrezkoa da Nafarroako Gobernuak udal horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Hori horrela, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urtarrilaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra._Ana María Navarro González, Araceli Eseverri Barber, María Angeles Goyeneche Moso eta Ana Isabel Echeverría Artoleta andreak Ezkarozeko Udaleko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea. Kudeaketa Batzordea horiek osatuko dute.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 31n._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Toki Administrazioko kontseilaria, Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0501804