21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LESAKA

Ehiza-esparrua jartzeko proiektua

Basanimaliak eta euren habitatak kudeatu eta babesteko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea betez, jakinarazten da ehiza-barruti publikoa osatzeko proiektuaren espedientea Lesakako udal bulegoetan ikusgai egonen dela, hamabortz egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, mugatu beharreko barrutian lur eremuak dituzten jabeek espresuki uko egin ahal izanen diote euren lurrak proiektatutako barrutian sartzeari.

Udalerri guztia mugatuko da, hirigune inguruko lurrak izan ezik.

Lesakan, 2005eko otsailaren 2an._Lesakako alkatea eta barrutiaren titularra, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L0501906