21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

I R U Ñ A

Herritarren elkarte eta entitate irabazi asmorik gabekoei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2005. urteko ekimenei dagokiena

Alkatetzak 2005eko otsailaren 9an emandako ebazpenaren bidez, onetsi egin da herritarren elkarte eta entitate irabazi asmorik gabekoei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2005. urteko ekimenei dagokiena, honako baldintza orokor hauei jarraikiz:

Esleitzeko modua: deialdi publikoa.

Zenbatekoa: 455.000 euro.

Dei egilea: Iruñeko Udala-Hiritarren Partaidetzako Alorra.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Proposamenak Iruñeko Udalaren erregistroetako edozeinetan aurkezten ahal dira: erregistro orokorrean (Merkatuko kalea, 7-9), Ingurumen eta Osasuneko Alorrean (San Saturnino, 2), Lehendakaritzako Alorra (Zapatería, 40), Kulturako Alorrean (Descalzos, 72), Hiritarren Babeseko Alorrean (Iratxeko monasterioa, 2) eta Hirigintza eta Etxebizitzako Alorrean (Armada etorbidea, 2, 5. solairua), epearen azken eguneko 14:30ak baino lehen. Azken eguna baliogabea bada, hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.

Agiriak eta betebeharrak: oinarrietan aipatzen direnak, betiere interesatuen eskura baitaude Casa Marceliano zen etxean, Hiritarrendako Laguntza Zerbitzuan (Merkatuko kalea, 7-9) eta Iruñeko Udalaren Hiritarren Partaidetzako Alorrean (Udaletxe plaza, z.g., 4. solairua).

Argibide gehiago Iruñeko Udalaren web orrian: www.pamplona.es.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 11n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0502235