21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZIZUR NAGUSIKO ARDOI KIROL PATRONATUA

E D I K T U A

Hasiera batez onetsirik Ardoi kirol patronatuaren 2004ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak

2004ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, hasiera batez onetsi dira Ardoi kirol patronatuaren 2004ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak.

Espedienteak ikusgai egonen dira idazkaritza orokorrean hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udal oholean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2004ko abenduaren 23an._Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L0502160