II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak
D O R R A O
Aktak egiteko deia
Dorraoko Kontzejuak, 2005eko urtarrilaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, ondoren Ergoienako Udalak berretsi zuena 2005eko otsailaren 4ko osoko bilkuran.
2004ko maiatzaren 24an hasiera eman zitzaion desjabetzeko espedienteari eta jendaurrean egon zen, hamabost egunez, "Dorraon hodi-igorleak eta Imhoff hobia egitea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.
Proiektua eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsi zituen Dorraoko Kontzejuak, 2004ko urriaren 16an, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
Halaber, Nafarroako Gobernuak, urtarrilaren 17ko 6/2005 Foru Dekretuaren bidez, presakoa deklaratu zuen proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa.
Beraz, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraituz,
Ebatzi da:
1. Proiektuak ukitutako ondasunen eta eskubideen titularrei dei egitea, 2005eko martxoaren 1ean Dorraoko Udalera ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera, eta hala bada, behin-betiko okupaziokoak.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua edo/eta notarioa eraman ditzakete, euren kontura betiere.
3. Alfredo Torreblanca Lafraya eta Jasone Goikoetxea Iriberri Administrazioko peritu izendatzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Dorraoko Udaletxeko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
Dorraon, 2005eko urtarrilaren 22an._Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.
DEIALDIA, OKUPATU AITZINEKO AKTAK EGITEKO
Jabea: Felisa Unanua Navarro. Finka: DO-09. Eguna: 2005eko martxoaren 1a. Ordua: 10,30. Tokia: Dorraoko Kontzejua.
Iragarkiaren kodea: l0501866