21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

E G U E S

Oihan enkantea

Eguesibarko Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du honako oihan aprobetxamendu hau esleitzeko:

2003ko oihan plana:

_Hermendia, Urbi ibaia eta Altzuza alderdiak.

1. lotea._101 makal kanadar, 114,28 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 2.866,39 euro (BEZaren % 4,5 barne).

2. lotea: 67 makal kanadar, 42,65 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 267,45 euro (BEZaren % 4,5 barne).

Proposamenak, bukaeran agertzen den eredu ofizialaren araberakoak, baldintzen pleguko 2. oinarrian ezarritako agiriekin batera, Eguesibarko Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, hamabosgarren egun naturaleko eguerdiko ordu bietan bukatuko den epearen barnean; azken eguna baliogabea edo larunbata izanez gero, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun naturaleko eguerdiko hamabietan irekiko dira proposamen ekonomikoak. Larunbata edo jaieguna bada hori, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen plegua udal idazkaritzan daude.

Eguesen (Eguesibar), 2005eko otsailaren 3an._Alkatea, José A. Andía García De Olalla.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ....................................; herria: ...............; helbidea: ............................; telefonoa: .......; N.A.N. edo I.F.Z.: ........ Nire izenean edo ondoko enpresaren izenean: .................... (behar dena jarri); enpresaren sailkapen agiria: ............ Jakinik ........... makalek osaturiko oihan lotea salduko dela, Nafarroako Gobernuko Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak ezarri baldintza teknikoen pleguari eta Eguesko Udalak onetsi baldintza ekonomiko eta administratiboen pleguari jarraikiz, baldintza horien guztien berri izan eta onartzen baititut, aprobetxamendu hori eslei dakidan eskatzen dut, zenbateko honen aldera: ................. (letraz eta zenbakiz) .................. euro, betiere aipatu baldintzen pleguei hertsiki loturik; zenbateko horretan zerga oinarriari ........ euro dagozkio, eta BEZari, berriz, ......... euro.

(Tokia, eguna eta izenpea)

Iragarkiaren kodea: L0501614