21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

EL BUSTO

Lizitazio iragarkia

Entitate esleipen-emailea: El Bustoko Udala, San Andrés, 10.

Kontratuaren xedea: zolatzea eta sareen berritze partziala, El Buston.

Esleitzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Hasierako aurrekontua: berrehun eta hogeita hamabost mila, hirurogeita zortzi euro eta hirurogeita bi zentimo (235.068,62 euro, BEZa barne.

Behin-behineko bermea: aurrekontuaren ehuneko 2.

Enpresaren sailkapena: E eta G taldeak, 1 eta 6 azpitaldeak, E eta C kategoriak (E-1 C eta G-6 D).

Dokumentazioa eta argibideak: proiektua eta dokumentazioa Sericolor dendan daude, Urederra ibaia, 1, Lizarra, tel.: 948-553457.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: baldintza administritatiboen pleguan eskatzen direnak, El Bustoko Udalean baitaude, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, arratsaldeko ordu biak arte.

Eskaintzak non eta noiz ireki: jendaurreko ekitaldian, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko hamargarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan, betiere ostegunarekin. Osteguna ez bada, hurrengo ostegun baliodunean irekiko dira.

Iragarkien gastuak: prentsako iragarkiak adjudikazio hartzaileak ordainduko ditu.

El Buston, 2005eko otsailaren 3an._Idazkaria, Elena Arana Azcárate.

Iragarkiaren kodea: L0501796