21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

G E S A L A T Z

Bazkaleku hesitua enkantean

Arzozko B eremu edo bazkalekuko herri belarren eta belar partikularren ustiapena 15 urterako errentan eman nahi da. Guztira 76 hektareako azalera duen terreno bat da, 2004ko azaroan hesitu zena.

Adjudikatzeko prozedura: ahozko posturen bidezko enkantea.

Enkantearen eguna eta tokia: 2005eko martxoaren 12a, 13:00etan, Gesalazko Udalaren idazkaritzan.

Enkantean parte hartzeko behin-behineko fidantza: 100 euro.

Aprobetxamendua hasteko eguna: 2005eko martxoaren 15a.

Hasierako prezioa: 6.000 euro.

Baldintzen plegua: Udalaren idazkaritzan.

Gesalatzen, 2005eko urtarrilaren 26an._Alkatea, Oscar Vidaurre Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0501595