21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren aldaketa, Iruñeko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko etxez etxeko laguntza-zerbitzua kontratatzeko

Tokiko Gobernu Batzarrak 2005eko otsailaren 8an hartutako 17/SS erabakiaren bitartez, onetsi egin zen klausula administratibo partikularren Pleguaren aldaketa, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Alorreko Etxez etxeko zerbitzua kontratatzeko, ondoko testuarekin bat onetsi ere: " 2. klausulatik ondoko testua kentzea: lehentasunezko balorazioa jasoko du, halakorik bada, zahar-etxeak edo adinekoendako bestelako zerbitzuak kudeatzen dituen Iruñeko enpresen-batasunak, betiere haren azpiegiturek ahalbidetzen badute zerbitzu hau beste batzuekin batera hobetu behar dutela."

Eskabideak noiz arte aurkeztu: epea 2005eko otsailaren 21ean amaituko da, 14:00etan.

Iruñean, 2005eko otsailaren 14an._Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen Zinegotzi Delegatua, Concepción Mateo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L0502294