21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ETXAURI

U.E.4A unitateko P-3 lurzatiaren 2. eta 3. enkantea

U.E.4A unitateko P-3 lurzatia saltzeko egindako lehenbiziko enkantea esleipen-hartzailerik gabe deklaratu ondotik, bigarren eta, beharrezkoa bada, hirugarren enkanterako dei egiten da, honako ondare ondasun hau saltzeko:

P-3. lurzatia, 868 metro karratukoa. Hasierako prezioa: 171.083,89 euro (BEZa kanpo). Enkantean parte hartzeko fidantza: 3.400,00 euro.

BEZaren % 16 enkanteko errematearen gainean aplikatuko da eta esleipen-hartzailearen bizkar izanen da.

Enkantea Etxauriko Udalaren bilkura aretoan eginen da, 2005eko otsailaren 25ean, 11:00etan. Ahozko posturak erabiliko dira eta sesteoa izanen da.

Baldintzak Etxauriko udal idazkaritzan daude ikusgai.

Proposamenak Udaletxean aurkeztuko dira, bulego orduetan, eta enkantea egiten den unera arte onartuko dira.

Etxaurin, 2005eko otsailaren 12an._Alkatea, Luis Baquedano Ros.

Iragarkiaren kodea: L0502194