21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

CAPARROSO

El Sotilloko ureztaketako alor batzuk enkantean

Udalak 2005eko otsailaren 3an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, enkante publikorako dei egiten da, Caparroson bertan ondareko El Sotillo finkan dauden ureztaketako alorrez osaturiko lau lote esleitzeko, zortzi urterako, 2012ko abenduaren 31 bitarte.

Hona hemen aukerako loteak:

Lote zenbakia: 1 (gaur egun luzernarekin)._Azalera: 6,06 hektarea. Tasazioa, goiti egiteko: 3.633 euro.

Oharra: lehenbiziko hiru urteetan (2005, 2006 eta 2007ko ekitaldiak), esleipenaren urteko zenbatekoak 982 euroko igoera izanen du urtean, baldintzen pleguan aipatzen diren betebeharrekin.

Lote zenbakia: 2._Azalera: 5,35 hektarea. Tasazioa, goiti egiteko: 3.207 euro.

Lote zenbakia: 3._Azalera: 5,32 hektarea. Tasazioa, goiti egiteko: 3.189 euro.

Lote zenbakia: 4._Azalera: 5,37 hektarea. Tasazioa, goiti egiteko: 3.219 euro.

Enkantea Udal honen bilkura aretoan eginen da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, hamabosgarren egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Enkantean parte hartzeko, beharrezkoa izanen da fidantza eratzea, 70 eurokoa, eskuratu gogo den lotearengatik.

Goiti jotzeko postura 60 eurokoa izanen da, lote bakoitzagatik.

Enkantean seirena hobetzeko aukera izanen da, 6/90 Foru Legean ezarritako prozedurari jarraikiz.

Baldintzen plegua udal idazkaritzan dago, interesatuen eskura, udal bulegoen ordu eta egun baliodunetan

Caparroson, 2005eko otsailaren 7an._Alkate udalburua, Pedro José Tabar Oneca.

Iragarkiaren kodea: L0502192