21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

T U T E R A

Udalaren hornidura azoka arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsirik

Tuterako Udalak, 2005eko urtarrilaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasierako onespena eman zion Tuterako Udalaren Hornidura Azoka arautzen duen ordenantzari

Horren ondorioz, jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Indarra duen araudian ezarritakoari jarraituz, epe horretan inork erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko da ordenantza hau.

Dokumentazioa Enplegua eta Merkataritza Kudeatzeko Zentroan aztertzen ahalko da, Tuterako Plaza Vieja, 1ean, Herriko Etxearen ondoan.

Tuteran, 2005eko otsailaren 2an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0501910