21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

14/2005 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Zizur Nagusiko San Andres Apostoluaren eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin betikoz mugatzea onesten duena.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 1973ko uztailaren 13an emandako Aginduak monumentu historiko-artistiko deklaratu zuen Zizur Nagusiko San Andres Apostuluaren eliza.

Kultur intereseko ondasun horri Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean ezarririko babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu haren babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.

Espedienteak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen arabera eta abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen Kultur Intereseko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Dekretuaren arabera, eduki behar du behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea eta behin betiko onespena, foru dekretuaren bidezkoa.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak, maiatzaren 4ko 81/2004 Foru Aginduaren bidez, babes eremua behin-behinekoz aldatu zuen. Foru agindu hori 2004ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an. Bertan 30 eguneko epe bat eman zen jendaurrean egoteko. Epe horretan ez zen alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak, 2004ko abenduaren 28an, adostasun txostena eman zion mugaketa honi.

Beraz, bidezko da Zizur Nagusiko San Andres Apostoluaren eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua mugatzea, Interes Kulturaleko Ondasunaren deklarazioa osatzeko asmoz.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urtarrilaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Zizur Nagusiko San Andres Apostoluaren eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin betikoz mugatzea, Interes Kulturaleko Ondasunaren deklarazioa osatzeko asmoz.

2. artikulua. Babes eremua Nafarroako Gobernuaren Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko 1/2500 eskalako lurzatien katastro planoaren 2. poligonoko 15., 16., 17., 18., 19., 20., 21., 22., 591., 1.116., 855., 170., 171. eta 172. lurzatiei dagokie. 855. lurzatia ez dago osorik sartuta, baizik eta San Isidro kaletik 857. eta 859. lurzatien mugara egindako lerroraino.

Bi eremuko babes-banaketa ezartzen da:

1. eremuak 17., 18., 855. eta 1.116. lurzatiak hartzen ditu. Eremu horretan ez da onartuko eraikuntzarik.

2. eremuak 170., 171., 172., 15., 16., 19., 20., 21., 22. eta 591. lurzatiak hartzen ditu. Eremu horretan ez da onartuko eraikuntza-bolumena handitzerik.

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0501508