21. ALDIZKARIA - 2005eko otsailaren 18a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

13/2005 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 24koa, Zizur Txikiko Sanjoandarren Eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin betikoz mugatzea onesten duena.

Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 1972ko ekainaren 22an emandako Aginduak Zizur Txikiko Sanjoandarren Eliza monumentu historiko-artistiko deklaratu zuen.

Kultur intereseko ondasun horri Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legean ezarririko babesa hobeki emateko, beharrezkoa da monumentu haren babes eremua zehazki ezarri eta mugatzea.

Espedienteak, Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen arabera eta abenduaren 30eko 572/1991 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen Kultur Intereseko Ondasunen deklarazioa arautzen duen urriaren 3ko 217/1986 Dekretuaren arabera, eduki behar du behin-behineko ezartze eta mugatzea, jendaurrean egoteko epea eta behin betiko onespena, foru dekretuaren bidezkoa.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak, maiatzaren 4ko 82/2004 Foru Aginduaren bidez, babes eremua behin-behinekoz mugatu zuen. Foru agindu hori 2004ko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 28an. Bertan 30 eguneko epe bat eman zen jendaurrean egoteko. Epe horretan hiru alegazio aurkeztu ziren. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak erabaki zuen alegazio horien gainean, abenduaren 20ko 380/2004 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Kultura Kontseiluko Ondare Batzordeak, 2004ko abenduaren 28an, adostasun txostena eman zion mugaketa honi.

Beraz, bidezko da Zizur Txikiko Sanjoandarren Eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua mugatzea, Interes Kulturaleko Ondasunaren deklarazioa osatzeko asmoz.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2005eko urtarrilaren 24an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Zizur Txikiko Sanjoandarren Eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua behin betikoz mugatzea, Interes Kulturaleko Ondasunaren deklarazioa osatzeko asmoz.

2. artikulua. Hauxe da babes eremua: 1. poligonoko 171. eta 83. lurzatiak, salbu eta 83. lurzatiaren ekialdeko sektorea, 442,5 kotako maila bihurguneak ezartzen duen lerroaren azpian. Harrobietako Bidetik 100 m-ra ailegatzean, 445 kotari dagokion maila bihurgunetik 20 m-ra dagoen lerroaren arabera aurrera joaten da, lurzatiaren iparraldeko mugaraino, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren planoaren arabera (141(3-5) orria).

AZKEN XEDAPENA

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2005eko urtarrilaren 24an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F0501510